2012/01/22

Bidezko merkataritza




ZERGATIK BIDEZKO MERKATARITZA?

“Alternatiba bideragarria eta gauzagarria dela uste dugulako, Egungo nazioarteko merkataritzaren aurrean, truke-harreman asimetrikoak izanik azken horren bereizgarria. Bidezko merkataritzarekin ekoizleek beren eskubideak ziurtatuta dauzkatela dakigulako. Planetaren “jabe” handiek egiten dituzten bidegabekeriak eragozteko ekin behar diogulako. Eta uste dugulako jende txiki asko, toki txikietan, gauza txikiak eginez… mundua aldatzeko gai garela ”.
Bidezko merkataritza Iparraldeko zein Hegoaldeko hainbat antolakunderen partaidetza duen mugimendu bat da, pobreziaren aurka eta herrien garapenaren alde borrokatzen dena. Egoera ahulenean dauden ekoizleak merkatuan sar daitezen errazagoa egiten du, eta mundu-mailako desberdintasuna sendotzen duten nazioarteko merkataritzaren arauak aldatzen laguntzen du.
Oinarri hauek ditu:
· Lan-baldintza eta soldata egokiak Hegoaldeko ekoizleentzat, gizon zein emakume izan.
· Bidezko prezioak ordaintzea: produktuak bidezko eran ordaintzen direla bermatzen da, hots, “sozialki onargarria” den prezio bat, eta aurretiazko ordainketak egin daitezke.
· Bidezko merkataritza-praktikak: konfiantzan oinarrituriko epe luzeko merkataritza-harremanak ezartzen dira.
· Haurrik ez lanean.
· Bereizkeriarik ez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta elkartzeko askatasuna: nola gizonek hala emakumeek tratu eta ordainsari zuzenak jasotzen dituzte, eta elkarteak sortzeko nahiz sindikatuetako kide egiteko eskubidea errespetatzen da.
· Ingurumena errespetatzea: produktuak ingurumena errespetatzen duten praktikak erabiliz egiten dira.
· Lan-baldintza egokiak: lana ingurune seguru eta osasungarri batean egiten da.
· Gaitasunak garatzea: antolakundeak kideen trebetasun eta gaitasunak garatzen ditu. Ekoizle txikiei laguntzen zaie, kudeaketa-gaitasunak hobe ditzaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina