BI KONTSUMO TALDEEN EKOIZLE
Gaur egun bi Kontsumo Taldeen ekoizle gara, lehendabizikoa 2010eko Urrian sortu zen Tolosan.
Urrian, BasHerri taldearen laguntzarekin egin genuen aurkezpena eta gero, zenbait pertsonek talde hau sortzeko iniziatiba hartu zuten.
Lehendabiziko bilera egin eta gero, taldeak erabaki eta konpromezu batzuk hartu zituen:
Lehendabiziko bi hilabeteak froga bezala hartu eta gero urte osorako konpromezu bat.
Bi kuota desberdin hilabetean 55 euroko otarra edo 76 euroko otarra.
Baserrira bisitak eta auzolanak antolatzen ditugu.
Baserritarrak otarra egingo du garaian eta bertan dauden produktuekin.
Hilabetean behin bilera bat egingo da, taldearen martxa eta bestelekoak erabakitzeko.
Bigarrengo Kontsumo Taldea Billabonan sortu da, eta bestea bezala, gogotsu hasi da proiektu hau aurrera ateratzeko.
Gaur egun Tolosako taldea, 21 pertsonek osatzen dute, asteartero Tolosako Zerkausian biltzen gara otarraren banaketa egiteko eta elkar ikusteko.
Billabonan berriz astelehenenetan biltzen gara Berdura Plazan eta dagoeneko 8 pertsonek osatzen dute taldea.
Pixkanaka, proiektu hau denon hartean aurrera eramango dugu, garaiko eta bertako elikagai ekologikoak kontsumitzen, baserritarren baldintzak duintasunez mantentzen, kontsumitzeko sistema kapitalistatik kanpo eta agroekologia eredu bezala hartuta.
Proiektu honen zutabe bat, Kontsumo Taldeak dira.
Gure Kontaktua: agrojateko@gmail.com
Txolarre irratiak egindako elkarrizketa bat
Tolosako KontsumoTaldeei buruz.
Beste kontsumo talde bat jarri da martxan Tolosan
