2012/02/14

ELIKADURA BURUJABETZA


Definizioz, elikadura burujabetza herrien eskubidea da:

Elikagaien ekoizpenerako, banaketarako eta kontsumorako politika zein estrategia sostengarriak definitzeko.
Populazio guztiarentzako elikadura eskubidea ziurtatzea, ekoizpen txiki eta ertainean oinarrituz.
Baserritarren eta arrantzaleen kulturak eta dibertsitatea errespetatu, bai nekazaritza eta abeltzantzarako, bai arrantzarako, saltzeko edo inguru naturalak kudeatzeko; lan horretan emakumeen ezinbesteko papera bistaratuz etagaratu nahi diren espazioetan berdintasun erreala ezarriz.

Gizarteak, orokorrean, gure proposamenaren balio erantsia ezagutu behar du:

Elikagaiz ornitu, kopuru eta kalitate nahikoan.
Nekazaritza enplegua mantendu eta sortu, nekazaritza aktibitatera pertsona gehiago inkorporatuz.
Maila lokaleko ekonomia berri baten parte izan, mugimendu espekulatzaileetatik at.
Klima aldaketaren aurrean, planeta hozten lagundu.
Ezagutza kulturalak eta baserritarren ezagutzak berreskuratu, gizarte osoaren mesedetan.
Plan bat martxan ipintzea, Hegoaldeko komunitate pobretuetan gosea desagertarazteko.

Elikadura burujabetza ekoizpen eredu sostengarri baten da soilik posible. 
Nekazaritza sostengarria:

Lurra eta lurraldeari lotua dago; tokian tokiko lurra eta klimari egokitzen zaio, bere aberastasun, errekurtso eta mugekin.
Bertako arraza eta barietate motak lehenesten ditu.
Oso ezberdina da toki batetik bestera. Dibertsitatea da bere ondare eta aberastasun nagusia.

Autonomian dago bere balore eta botere nagusia:
Erabaki, agroindustriaren morroi izatea eragotzi.
Erabaki tekniko eta ekonomikoak hartu, ekoizteko sistema eraginkorreanak (ekonomoak) aukeratzeko.
Lana behar bezala ordaintzea lortu.· Politikoki behar den ekoizpenaren banaketa, ekonomikoki posible dela frogatu.


BIDEO BAT




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina