2011/12/22

AZENARIOA
 
Barazki luze, haritsu eta laranja kolorekoa da.
Azenario freskoenak hostoekin saltzen direnak dira, gordetzeko kendu egiten baitzaizkie, luzaroago kontserbatzeko propietaterik galdu gabe.
Azenarioak Afganistandik datoz, baina Mediterraneo arroan Kristo aurretik bi mila urte inguruan ere lantzen zuten.
Arabiarrek kuminoa eta oliba olioa botatzen zioten, eta gaur egun ere hala egiten jarraitzen dute Magreb-eko herrialdeetan.

 Nutrizio-balioa

Azenarioak osasunerako dituen bertuteak duela hainbat mende ezagutzen dira. Ura du gehien bat, baina 100 gr azenariok 0,9 gr proteina ematen ditu, 7,3 gramo karbohidrato eta 0,2 gramo koipe, eta, gainera, zuntzak eta A, C eta E bitaminak. Azenarioaren balio energetikoa 100 gr bakoitzeko 33 kaloria da. Azenarioaren betakarotenoak erradikal askeen aurka egiten du eta melanina ekoizten laguntzen du, hau da, azalaren beltzarantzeaz arduratzen den osagaia.

 Barietateak

Azenarioa biurteko landarea da, izotza jasateko gai da eta 100 egun inguru ematen ditu garatzen. Barietate ugari daude, kolore gorrixka edo laranjakoak, eta tamainaren arabera sailkatzen dira.
  • Luzeek 25 cm inguru hartzen dute .
  • Erdi luzeek 15 eta 20 cm bitartean neurtzen dute, eta haietakoa da barietate nantestarra, ezagunenetakoa dena.
  • Erdi laburrek 12 cm inguruko luzera dute.
  • Laburrek ez dute 10 cm baino gehiago. Guérande Frantziako eskualdean eta Nancyn gehien lantzen dituzten barietateak dira.

 Sukaldean

Azenarioa oinarri duten jakiak ez dira ugariak, kremaren bat edo beste baino ez, zaporea indartzeko laranja zukua edota natazko lainoa dutela. Ezinbestekoak dira salda, eltzekariak eta sasoiko barazkien menestrak egiteko.


Azenarioak eta kalabazak, ezberdinak badira ere, oso ezaugarri berezi bat dute: beta karoteno edo A probitamina asko dute.
Azenarioa izen bereko landarearen sustraia da. Normalean laranja kolorea izan ohi du, baina barietate horixkak ere badira. A probitamina edo beta karoteno gehien duen janaria da.

Kalabaza berriz, kukurbitazea familiako kalabaza-landarearen fruitua da. Forma askotakoa izan daiteke: biribila, obalatua, botila-formako luzexka.... Azala laranja, horia, berdea, zuria, beltza edo morea izan daiteke.
Mamia edo barneko haragia laranja edo horia izan ohi da, eta barnean haziak izaten ditu.

Azenarioak eta kalabazak oso energia gutxi ematen dute. Konposizioan, uraz gain, karbohidratoak dira nagusi; proteina- eta koipe-kantitatea, berriz, oso urria da.
Jarraian aipatzen diren substantziek egiten dituzte berezi bi barazki hauek:
Karotenoideoak
Kalabaza kukurbitatea familiako kalabaza-landarearen fruitua da. 

Batez ere gure gorputzean A bitamina bilakatzen den beta karotenoa.
Karotenoak ezinbestekoak dira begiko erretinak egoki funtzionatzeko, gaueko ikusmenari dagokionez batik bat.
Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean eginiko ikerketa batek erakutsi duenez, beta karoteno ugari duten jakiek, potasio-kantitate egokia badute (azenarioaren eta kalabazaren kasuan bezala), kristalinoan begi-lausoa sortzea eragozten dute.

Barazki-zuntzak

Gehiena pektina da. Hesteetako mukosa eta mugikortasuna hobetzen ditu, eta hesteetako minbizia eragozten du.

Sodio gutxi eta potasio ugari

Kalabazak batez ere. Ezaugarri hori dela eta, oso gomendagarriak dira hipertentsioa eta arterietako arazoak dituztenentzat. Izan ere, hipertentsio-kasuetan sodioa gutxitzea eta potasioa gehitzea komeni da, eta, hain zuzen, hori lortzen da janari hauekin.
Beta karoteno ugari duten jakiek, potasio-kantitate egokia badute, kristalinoan begi-lausoa sortzea eragozten dute. 

Arteriak babesteko, beharrezkoa da, koipea eta sodioa gutxitzeaz gain, beta karotenoa bezalako bitamina antioxidatzaileak hartzea. Beraz, bai azenarioa eta bai kalabaza oso garrantzitsuak dira arterietako arazoak dituzten pertsonentzat. Kasu horietan, kalabaza gutxienez astean hirutan hartzea komeni da.

Prestatzeko moduak

  • Gordinik har daitezke entsaladan, zatituta edo birrinduta.
  • Egosita, edozein barazki edo lekaren lagungarri gisa. Adibidez, porru-patatak, zerbak edo dilistak prestatzen baditugu, oso osasungarria da kalabaza- eta azenario-zatiak gehitzea.
  • Egosita eta purean: Azenarioa eta kalabaza egosi, purean pasa eta olio pixka bat gehitu. Zaporea indartu nahi bada, baso bat esne gehi dakioke.
  • Haragiari, arrainari edo arrautzari laguntzeko: ilarrekin, txanpiñoiekin eta beste barazki batzuekin osa daiteke.
  • Azenarioaren eta kalabazaren zukua ere oso ona da. Sagarra edo beste fruta batzuk ere erabil daitezke: granada, udarea...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina