2013/06/08

Urte asko daramatzazkigu nekazaritzakin kontaktuan, bai prestakuntzan,bai ekimenean, eta horrekin jarraitzeko asmoarekin, agroekologia eredu bezala hartuta JATEKO proiektua sortu dugu.
Gure helburu nagusienetakoak hauek dira:
  • Garaian garaiko produktu fresko, osasungarri eta ekologikoak lantzea. 
  • Hondakin kimikorik gabeko elikagaiak ekoiztea. 
  • Nekazaritzako teknika batzuen kutsadura saihestea. 
  • Lurraren emankortasuna mantentzea eta hobetzea. 
  • Kontsumitzailearen eta nekazariaren arteko harremana zuzena izanik, taldearen nahiak, 
  • Akordioz aurrera eramatea. Bitartekaririk gabeko salmenta zuzena bideratzea.
Mundu honetan sartzen garenean, oztopo ugari topatzen ditugu sektorearen egoera dela eta, izan ere politikak industria handiaren aldeko apustua egiten du, eta txikiak desagertzeko bidean daude.

Espekulazio handia dago lurrarekin, nekazal lurra ez dago defendatzerik legerik ez dagoelako, autobideak, etxeak, pinu landaketak eta bestelako makroproiektuak egiten dira nekazarien zoroetan, eta gelditzen diren lur gutxi horiek, herrietatik gero eta hurrunago daude eta inbertsio handiak egin behar dira lur zati bat eskuratzeko.


Nekazaritzako eredurik hedatuena industriala da, hori baita erakundeek garatutako nekazaritzapolitikek bultzatu dutena. Geroago esportatuko diren lehengai merkeak eraldatzean datza eredu industriala, baina bistan denez, huts egin du.

Alde batetik, ateratzen den etekin gehiena bitartekarientzat da eta nekazarien irabaziak minimoak dira; bestalde, azkeneko urteotan nekazaritza-ustiapenen kopuruak behera egin du nabarmen. Gainera azalera handiek produkzio eredua markatzen dute, hazi transgeniko eta produktu okerragoekin lan egiten, hau da, produktu kimikoekin tratatutako barazkiak, edo eta asteak edo hilabeteak kamaretan egondako generoa, eta zeresanik ez ,zenbat metal pisudun geratzen zaizkien fruta edo barazki horiei…
Hau dena aurrera ateratzeko, merkataratzean, produktu hauek askoz ere merkeagoak izaten dira,kontsumitzailea engainatzen dute sistema kapitalistaren hobebeharrez.

Horren guztiaren ondorioz, nekazaritzan ez dago erreleborik eta nekazari askoren etorkizuna kolokan jarri da, eta hori da gure helburuetariko bat, baserria bizirik mantentzea.
Aipatu ditugun arazo guzti horiei aurre egiteko, eredu garbi bategatik apostua egin dugu, agroekologia eta konsumo taldeak. Apostu horri aurre egiteko produktu ekologikoak, tokikoak, sasoikoak eta zuzeneko salmenta egitea nahi ta nahiezkoa da.

Baina askoz harago goaz bai alderdi politikoan bai gizartean aldaketak dakartzalako, hala nola, gizarte- eta ingurumen-irizpideak errespetatzea eta kontzientzia politiko taldea izatea.
Elikagai-subiranotasuna lortu nahi da. Gure helburua ez da bakarrik elikagai osasuntsuak ekoiztea, hortaz aparte kontsumo talde honekin kulturalki, ekonomikoki, sozialki eta politikoki beste dimensio bat ematea da.

Kontsumo taldeak ez dugu bakarrik elikadura JATEKO era osasuntsu bat bezala ulertzen, dimensio sozial bat daukala ere uste dugu eta horretarako ekoizteko eredu agroekologikoa aukeratu dugu eredu kapitalistaren aurka.





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat