EMAKUMEZKOAK AGROEKOLOGIAN
Pardigma aldaketa eta botere harremanen berregituratzea birplanteatzean, ezinbestekoa dugu genero arteko berdintasunari ekitea.
Badakigu gaur egun gizarte honen erronka handienetakoa dela oraindik arlo guztietako gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, baina aipatu behar dugu diren ezberdintasun horiek areagotu egiten direla emakume nekazariei dagokienez.
Eredu dibersifikatua, agroekologikoa eta merkataratze zirkuitu laburrari zuzendua, askoz gehiago lotzen zaio historiko gure lurretan emakumezkoek egin dituzten lanei, dakigunez beraiek izan baitira baserrien ondoko soloak landu dituztenak eta familiak elikatu dituztenak. Era berean, funtsezko lana egin dute tokiko landareen eta haziak gordez, biodibertsitatea zaintzeko funtsezko. Baina ezin dugu ahaztu, guzti hauek informazio eztabaidaezinak izan arren, hau ikusgarritasun txikiko lana izan dela, kasu askotan emakume baserritarrek beraiek ere ematen ez dioten merezi duen balioa.
Agroekologiatik planteatzen dugun aldaketa honetan, balorizatu eta ikusgarri jarri bahar ditugu jakintza eta praktika hauek. Era berean, genero ikuspegia izan behar dugu gogoan eman daitezkeen parte hartze eremu ezberdinetan. Berdintasun eza hor dago eta ezin dugu alde batera utzi eta ezta isla egokia ez ematearren, beste hainbat forotan gertatzen den bezala, transbertsalitatean ezkutatu ere. Horretarako, foro hoietan emakumezkoek parte hartzea zaindu behar dugu, eta ematen ez bada, zergaitik den hausnartu, sarritan ez dira kontuan hartuak eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina